Krioterapia, linfa-drenaia eta produktu benotoni- koak erabiltzen dira.
Likidoak ezabatzeari eta odol-mikrozirkulazioari mesede egiten dio, berehalako lasaitasun iraunkor bat sortaraziz. Tratamenduaren helburua zain hipertentsioa hobetzea eta ehun suntsiketaren handiagotzea ekiditea da.
Barizeak, estetika arazo baino, organismoan zerbaitek huts egiten duelaren seinale dira.
Lau emakumetatik batek, neurri batean azal gaineko zainen dilatazio hauek jasaten dituztela jakin izan da.
Dilatazio hauek, itzulerako zain-sistema zuzen ez dabilenean gertatzen dira, hortaz, odolak ez du bihotzera bueltatzea lortzen, zainetan geldialdi bat sortuz.
Badaude txiki eta finak diren barizeak, armiarma-sare gorri itxura dutenak; gorputz-adarretan astuntasunak sortzen duten azal-azpiko barize lodiagoak, eta barize handiak, azkeneko hauek mingarriak izan daitezke eta tronbosia sor dezakete. Barizeen agerpenaren arrazoi nagusiena genetikoa da, baina sedentarismoa, elikadura eta aldaketa hormonalak ere errudun izan daitezke.
Barizeak ondestean agertzen direnean hemorroidez ari gara. Herentziazko faktoreez gain, beherakoak sortutako narritadurak, idorreriak eta luzaroan zutik edo eserita igarotzeak ere zerikusia dute. Hori dela eta, barize zein hemorroideen aurka borrokatzeko garrantzitsua da kirola egitea, erregulartasunarekin oinez ibiltzea, zuntzean aberatsa den dieta egitea eta oparotasunez hidratatzea. Kirolak, dieta zuzenak eta beste ekintza osasuntsuk, sistemaren osotasuna mantentzen dute.
Inguruko aldaketa baskularrek duten arrisku-faktoreetan zera sartzen da:
: Bizitza sedentarioa.
: Lipidoetan aberatsa den dieta.
: Tabakoa.
: Obesitatea.