Zertan datza fotodepilazioa?
Argiaren bidez egindako edozein depilazioa da. Bi mota daude: laser depilazioa eta I.P.L. (sakatutako argi bizia).
Pixkanakako prozesua da fotodepilazioa. Erraboil iletsuen gainean egiten du lan hazkundearen aldi aktiboan edo anagenoan, hori dela eta ezinezkoa da saio bakar batean erraboil guztiak antzematea, horregatik saio bat baino gehiago behar dira bilo guztia eraginkortasun handiagoz tratatzeko.
Laser honen funtzioa melanina kopuruaren araberakoa da; bere eragina handiagoa da ile beltzaren gainean, melanina kantitate handiagoa baitu, eta ile argiaren gainean txikiagoa, honek duen melanina kantitatea txikiagoa baita, saio kopurua luzatuz. Ez du eraginik ile melanikoengan (ile zuriak).
Fotodepilazioaren efektuaren iraupena luze eta aldakorra da pertsona bakoi- tzarengan eta faktore hormonalak, herentziazkoak, menopausia, haurdunaldiak, estresa… ilearen berragerpenaren errudun izan daitezke
Ez da bigarren mailako efekturik ezta kontraindikaziorik eman, baina azal- erreduraren bat agertzeko arriskua egon daiteke, hala ere ez du arrastorik utziko momentuan emango den krema jakin bat erabiltzen bada.
Tratamenduak 12-15 bat hilabete irauten ditu. Aurpegiko saioak 3-4 astero errepikatzen dira, gorputzekoak aldiz, 6-8 astero. Denbora-tarte hauek luzatuko dira tratamenduaren amaierara gerturatzean.