Linfa-sistemaren gainean lan egiten duen masajearen espezialitate bat da. Toxinak kanporatzearen eta inmuno-sistema osasuntsu mantentzearen arduraduna da. Hainbat mugimendu leun eta mantso egitean datza, beti bihotzerantz zuzenduriko presio arin batekin, linfa-zirkulazioa bizkortzeko.
Bere eragina azalean nabaritzen da, zirkulazioa bizkortu eta mikro zirkulazioa hobetzen baitu, gainera zelulitisari aurre egiten dio likido-erretentzioa ekidinez.
GARBITZAILE ETA BABESLE
Linfa-zirkulazioa odol-zirkulazioari dago lotuta, odolak ez bezala linfa-zirkulazioak organoetatik bihotzeranzko bidea soilik egiten badu ere.
Linfa-sistema gailu garbitzaile gisa egiten du lan, sistemaren babes eta defentsaz ere arduratzen da.
LUXUZKO TERAPIA
Eskuzko linfa-drenaiak, gorputza ongizatez hornitu, toxinak ezabatu eta organismoaren erantzun immunitarioa handitzen du. Gainera, ehunak prestatzen ditu kirurgia estetikoaren ebakuntza ezberdinen aurretik eta ondoren.
OHARRAK
Endema linfostatikoak (zirkulazio arazoak).
Azal-arazoak, orbainak, zelulitisa.
Likido-erretentzioa.
Efektu lasaigarria.
Edemas faciales.
Aurpegi-edemak, hanka nekatu eta hanpatuak.