Pisua galtzea eta gure ametsezko pisuan mantentzea, horixe da mehetze-dieta bat hasterakoan buruan duguna. Gaur egun, Espainiako biztanle guztietatik %36ak behar baino pisu gehiago du eta %14 gizena dago. Gainera, adituek diotenez, ehuneko horiek handituz doaz. Horrek zerikusia du jarduera fisikoaren gutxitzearekin, egoneko bizimodua hedatzearekin eta otordu lasterrak eta kaloria hutsezko elikagaien zabaltzearekin.
Dieta bat jartzerakoan paziente bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu behar dira: adina, sexua, egin ohi duen jarduera fisikoa, lanbidea, izan litzakeen patologiak... Horrez gainera, bere gorputzaren osaeraren azterketa kuantitatiboa egin behar da: koipearen eta giharraren ehunekoak, likidoen atxikitzea, etab. Horrek denak laguntzen digu, pazientearen beharrizanei eta ahalbideei egokituen dauden neurrira egindako mehetze-dietak jartzen.
Helburu hori lortzeko, gure bizimodua aldatu behar dugu: gure jarduera fisikoa gehitu, eta gure elikatzeko ohiturak bestelakotu, gure bizimodu berri osasungarrira ohitura horiek behin betiko txertatuz.