Kouperosiak, aurpegi eta gorputzean zabalduta mantentzen diren odol-hodiak dira, hori dela eta larruazala gorritu egiten da.
Laserra ondo jasaten da, nabaritzen den bakarra sumindura bat da erabiltze lekuan ekintza burutzean eta berehala egiten den ondorengo tratamenduan.
Tratatua izan den larruazal gorrixkak kolore zurixka bat hartzen du, tratatutako zonaldea desagertu balitz bezala. Ordu gutxi batzuen ostean larruazal zonalde horrek gainontzekoen antzeko kolorea izaten du berriro.
Arrisku orokorrak
Ohikoena, egun gutxi batzuk irauten dituen hantura bat agertzea da.
Larruazalak kolore aldaketak izan ditzake, ilunagoak edo argiagoak, zauri edo harramazka baten ostean bezala; aldaketa hauek behin-behienekoak dira.
Tratamendua baino zenbait aste lehenago, ez eguzkirik hartu gogotsuki ezta UVA lanpararik ere.
Aurreikusitako abantailak
Kouperosia asko argitzen da..
Terapiaren pertsonalizazio zehatz bat ahalbidetzen du.
Intolerantzia arriskua oso txikia da.