Gorputzaren larruazalak, aurpegiarenak bezala, ardura behar du, beraz, larruazala zaintzen bada, leun bihurtzen da. Gorputz-tratamendu hauek oso erlaxagarriak dira.
Tratamendu bakoitza guztiz pertsonalizatua dago. Diagnostiko zehatz baten ondoren, arazoa eta tratatu beharreko zonaldea hautatzen ditugu. GERMAINE DE CAPUCCINI etxeak landutako itsas-bilduren bidez burutzen dira.
De Luxe Grape. Betiereko gaztetasunaren sekretua
Larruazalari itxura gazteago bat ematen dion luxuzko mahats more bilgarria. Mahats-estraktuaren propietate antioxidatzaileetan oinarritutako terapia berritzaile honek, estresa arindu eta larruazala gaztetzen du.
Perfect forms lipo-stock
Mugatutako gantz arazoak eta “larruazal laranja” duten emakumeei, zein beren gorputza zaintzeko denborarik ez dutenei gomendatzen zaie. Terapia honen saio bakoitzak bai plazerra bai ongizatea eskaintzen ditu.
Txokolatea
Txokolaterapia gozo honek tentsioa, bizitasun gabezia, nekea eta estresaren sintoma guztiak ezabatzen ditu.
“Ondo sentitzeko eta gorputzeko toxina guztietatik libre geratzeko modurik onena”.
Birmoldatzailea
Bolumena murrizteko helburuarekin, batez ere silueta hondatzen duten metaketa antiestetikoen gainean lan eginez.
Gorputz-hidratatzailea
Larruazalak ahalik eta konfort eta leuntasun gehien izateko beharrezkoa den hidratazioa eskaintzen du.
Antiestres desintoxikatzailea (usaintsuak)
Tentsioetatik libratzeko eta urduritasun egoerei aurre egiteko aproposa. Erlaxatu eta toxinak kanporatzen ditu.
Bermineralizatzailea – Sasoi onean jartzea
Larruazalak ondo funtzionatzeko eta bizitasuna izateko behar dituen oinarrizko elementuak itzultzen ditu, hala nola: oligoelementuak, mineralak, bitaminak.
Berretsailea
Larruazalaren biguntasuna saihestu eta bere tonua hobetzen du, itxura tinkoa berreskuratuz.
Oinen indartzailea
Hidratazioa, oreka eta konforta ematen ditu. Gure gorputzaren zatirik garrantzi- tsuenetariko bat izan arren, normalean denbora gutxi eskaintzen diogu.