AURPEGIKO ZIMURREN BETETZEA
Zimur nasogeniarrak eta goi-perioral zimurrak.
Ez da kirurgiarik erabiltzen, substantzia naturalak besterik ez zimurraren arabera eta ondoren xurgaketa.
Zimurraren sakonunea betetzean datza, berehalako efektuarekin. Nahiz eta aurpegian nekea nabaritu kirurgiarik nahi ez duten ahulezidun pertsonentzat aproposa da.
BOTOXA
Botox, Europan VISTABEL deitua.
Aurpegiko zimur dinamikoak, hau da, keinu jakin batzuk – bekokia zimurtu, irribarre egin, bekainak igo egitean agertzen direnak, muskuluek beren larruazalaren gainean egindako tiraketari zor zaie. Botoxa injektatzean giharrak lasaitu egiten dira eta aurpegia erlaxatuago gelditzen da, itxura gazteago bat emanez.
Emaitza pixkanaka agertzen da, inguruko inork ez du antzemango tratamendua burutu dela.
Produktuak giharra blokeatzen du denbora jakin batean zehar, hilabete batzuen ostean desagertu egiten da, ondorioz, zimurrak berriro agertzen dira.
Tratamenduak 6 hilabete irauten ditu gutxi-gora-behera, baina kasu bakoitza ezberdina da. Tratamendu hau ez da mingarria.
AURPEGI-GAZTEAGOTZEA
- BIZI MESOTERAPIA
Azido hialuronikoko mikroinjekzio eta bitaminen bidez egiten da. Aurpegian, lepoan, paparrean eta eskuen azpialdean ematen da.
- ZIMUR-INFILTRAZIOA
Edertasun hazpegiak denborarekin aldatu egiten dira, geure aurpegia bezala urteak pasa ahala. Infiltrazioaren bidez, edertasun naturaleko liffting bat lor daiteke gorputzaren beraren material bera erabiliz. Purutasun gardeneko gel bat da, animal jatorririk gabekoa, biodegradagarria, azido hialuroniko deituriko substantzia batez eratua.
Gela kopuru txikitan injektatzen da larruazalean oso orratz mehe baten bidez eta emaitza berehala ikusten da.